Estresari erantzuna, zure nerbio sistemak desafio físiko edo emozional baten aurrean hartzen duen jarrera da, desafioa imaginarioa edo erreala izan daiteke. Jarrera horrek, erritmo kardiakoa, esku temperatura, garunaren beta uhinen igoera, adrenalinaren ekoizpena eta askoz gehiago aldatuko ditu.
Erantzun egokia
Nerbio sistemak faktore estresante bat antzeman, era eraginkor batean prozesatzen duenean eta ondoren, faktore estresantea desagertzen denean berriro hasierako egoerara bueltatzen denean, erantzun egoki edo ideala eduki duela esaten da.
Erantzun pobrea
Honako hau faktore estresante baten aurrean erantzun desegokia izango zen. Grafikan ikusten denez, estres egoera bukatzen denean nerbio sistema ez da errekuperatzen.
Erantzun akitua
Nerbio sistema akituta badago, ez da gai izando estresari aurre egiteko.
Osasuna, zure gorputzak faktore estresante bati era apropos batean aurre egiteko duen ahalmena da, parametro guztiak bere hasierako balio idealetara 90 segundutan bueltatzen badira pozik egon gaitezke.
Estresaren ebaluazioan balio idealak
Garuneko uhinak: Honako grafikak garunak erlaxatzenko edo eraginkor egoteko ahalmena adierazten du. Estresa eragiten dituzten aktibitateak, matematikako azterketa bat adibidez, zaratak eta arnasketa ariketak garunaren aktibitatea behar dute( Beta igo(1)) erlajazio egoeran, Alfa-Theta(2) igotzen dira. Gure grafikako adibidean, Beta(1) altuago izan beharko zuen (berdea, urdin argia baina altuagoa); eta Theta/Alfa(2) beherago egon beharko zuen (berdea motzagoa). Erlajazio garaian alderantzizkoa gertatu beharko litzateke, horrela ez bada, gure garun aktibitatea aztoratuta dagoela esan nahiko du
Bihotz taupaden frekuentziaren aldakortasuna: Grafika honetan, idealena, Lt eta Rt multzoetan balio baxuak edukitzea da eta erdiko multzoan balio altuak. Grafikan ikusten den bezala, kanpai baten forma izan beharko du. Rt multzoan balio haundiak edukitzeak bihotz zailtasuna dagoela adierazten du, Lt altua bada ordea, bihotzean disfuntzio bat dagoela. Grafika honek estresak zure bizitzan duen eragina aztertzen laguntzen gaitu.
Bihotz erritmoa: Aspalditik dakigu bihotz erritmoa gure osasunean duen garrantzia. Hala ere, pultsoa hartzeak es digu gehiegizko informazioa ematen estres egoera baten aurrean zer pasatzen zaigun aztertzeko garaian. Grafikak bihotz erritmoa estres egoera batean nola igotzen den ikusteko aukera ematen digu, era berean pultsoaren errekuperazioa ze azkarra izan daitekeen ikus dezakegu.
Azaleko konduktantzia: Eskuen hezetasuna izerdi guruinek eragiten dute, eta hezetasun hau estresaren eragina da. Geroz eta hezetasun haundiagoa izan orduan eta estresari erantzun haundiaga adierazten du. 0,5 µs-etik(lehor) behera estresa kronikoa dela adierazten du. Balio normalak 0,8µs-1,5µs bitarte daudenak dira.
Temperatura – Estres egoera baten aurrean gorputzak odola organoetan pilatzea normala da, horretarako odola gorputz-adarretatik (eskuak eta hanketatik) erretiratu behar da eskuak eta hankak hotzak geratuz. Eskuetako temperatura normal batek 34,5ºC-36ºC artean egon behar da.
Arnasketa frekuentzia: Arnasketa frekuentziaren aldaketak gure osasunaren balorazio bat egiteko balio digu. Frekuentzia normal batek 6-12 arnasketa/minutukoa da. Estre esgoera baten aurrean gorputzak oxigeno gehiago behar du. Arnasketak egiteko era desberdinak daude , arnasketa pektorala( gehiengoek erabiltzen dutena) eta abdominal edo diafragmatikoa (jaio berriek egiten duten bezala), azkeneko hau izanik gomendagarriena.
Muskuluetako oreka: Geroz eta estres hauendiagoa izan orduan eta muskuluetako tentsio haundiagoa izando dugu. Trapezioak(lepoko beheko partea) eta aurpegiko muskuluak estresaren erainez suertatutako tentsioaren indikatzaile onak dira. Balio normalak 0,5µV-2,5µV tartean daudenak dira.